domingo, 6 de noviembre de 2016

Pertsonaiak sortzen


Gure estreinaldiaren eguna gero eta hurbilago dagoenez, lanarekin jarraitu beharra dago nahiz eta praktiketan egon. Hurrengo post honetan, sortutako pertsonaiak aurkeztuko dizkizuegu; aipatu beharra dago hauek ez direla produktu finalak, baizik eta esperimentazioan oinarritutako zirriborroak.

AMILOTX
Hasteko, gure protagonista aurkeztuko dizuegu. Gure asmoa, txori baten irudia adieraztea izan da, beraz, argazkian ikusi daitekeen moduan, hego handiekin eta luma ugariekin diseinatu dugu. Bere izena, Amilotx da eta Amilotx urdin txoritik dator. Hegazti hau eredutzat harturik, gure pertsonaiaren  hegoak koloreztatzeko oinarritu gara. Jorratuko dugun gaia, autonomia izango denez, txorian oinarritu gara, askatasun kutsu hori irudikatzeko. 

Horrez gain, beste bi pertsonaiak, gure protagonista nagusiaren irudikapen berdina izango dute. Aldaketa bakarra, gure protagonistaren  gurasoak izango dira, hegoen tamainan hain zuzen. 

Ezaugarriak: Txoria txikia denez ahots zorrotza eta mugimendu azkarrak izango ditu. Hasieran beldurtia izango da, baina istorioa aurrera doan heinean beldur hori desagertuz joango da pertsonai ausart eta indartsua sortuz. 

Behin gure protagonista ezagutu duzuen goaz bigarren mailako pertsonaiak ezagutzera:

KOLITX
Hau Kolitx da, eta ikusten denez arrain baten antza du; hori ezkaten irudikapenarekin lortu nahi izan dugu. 

Ezaugarriak: "Nemo-ren bila" filmean oinarrituz, Dory-k "balearen hizkuntza" hitz egiten duena adierazi nahi genuke. Beraz, pertsonai honek, ahots tonu baxua izango du.

NINATX
Pertsonaia hau ez dugu kastorearekin nahastu behar. Honetan, hosto bat irudikatzea nahi genuen.  esan beharra dugu, IKTn egindako dokumentalean oinarritu garela, hau egiteko. Dokumentalean, autonomia kontzeptua, modu abstraktuan irudikatzen dugu, hostoak arboletik askatzen diren unearekin hain zuzen. 
Beraz, ideia horretaz baliaturik, pertsonaia hau sortu dugu. 

Ezaugarriak: Hostoak pixkanaka erortzen direnez, bere ahotsa eta mugimenduak lasaiak izango dira.


TXOPITX
Azkenengo pertsonaia, Txopitx da eta ikusten denez oraindik bere irudia ez dugu argi. Jakin badakigu izaki ugaztun bat irudikatzea nahi dugula baina oraindik lanean gaude. 
Lehengo irudiari dagokionez, elefantea  eta bigarrenean aldiz, zebra irudikatzen da.

Ezaugarriak: Zehaztu gabe.

Post honi bukaera emateko aipatu beharra dago ez dugula pertsonaiak irudiak dituen ezaugarri guztiekin hornitu, modu horretan bistan dagoena irudikatuko dugulako, eta gure lana originala eta berritzailea izatea nahiko genuke. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario