domingo, 16 de octubre de 2016

Asteko erreflexioa

Aste hau sentsazioz beteriko astea izan da. Egiteko ditugun lan ezberdinetan gehiago kokatu gara eta horrek estres sentsazioa ekarri digu taldeko partaide guztiei. Lanetan sakonago kokatzerako orduan , benetan konturatu gara zenbat lan geratzen zaigun egiteko eta practicum-erako denbora gutxi dugunez estutzen hasi gara.

Gure taldeari buruzko hausnarketa handia egin dugu aste honetan zehar. Mota ezberdinetako lanak egiterako orduan egoera eta sentimendu ezberdinak nahastu direlako. Gure gela den ohiko lan lekutik atera gara, hau da, kalera irten gara elkarrizketak eta gure lanarekin harremanean dagoen ingurugiro hurbilean dauden faktore ezberdinak aztertzera. Gure artean ez-ohikoa den ekintza honek eta IKT arloan erabili dugun klase bat pentsatzera eraman gaitu. 

Nahiz eta taldeko kideen arteko harreman oso ona eduki, badaude egoera batzuk non gure erlazioa marruskatzen den. Zer esan nahi dugu honekin? Lan bat planteatzen denean eta gure artean ideiak bota behar ditugunean, ez ditugu hitz egiteko txandak errespetatzen . Pentsatzen duguna, atoan konpartitu nahi dugu , ahaztuko zaigulako arrazoiarengatik edo momentuko emozioak horrela gauzatzen duelako. Modu honetan, modu inkontziete batean gure kideen ideiak zapaltzen ari gara eta hori izan daiteke gure antolakuntzaren ahultasun handiena. 

Behin honetaz konturatu eta gero, ekintza hau zainduko dugulakoan adostu dugu, batzuetan goiz antzematen baditugu arazoak, ez direlako inoiz arazo berriro bihurtuko. Beraz, gure ideiak eta egiten ditugun ekintza ezberdinak modu egoki batean aurrera eramateko, taldeko antolatzaile baten beharra sumatu dugu, ideiak eta ekintzak modu ordenatu eta baketsu batean aurrera eraman ahal izateko. 


Egia esan, lanerako talde oso handia gara eta kalera lan egiten atera ginenean bi talde txikitan banatu ginen lana arintzeko eta erosoago lan egiteko. Batzuk, unibertsitatean oso preziatua den esperientziaz beteriko irakaslearengana joan ziren autonomiaren garrantziari buruzko elkarrizketa bat eginez eta bideoan grabatzen. Beste batzuk, gure inguruan dauden autonomiaren adibide asko izoztu zituzten argazki kamera batekin. 

Azkenik, esan beharra dago, ariketa oso baliagarria izan dela, asko esperimentatu dugulako eta gure artean sentsazioak sortu dituelako, bai onak eta baita ez hain onak ere. Askotan gure ahuleziengatik asko ikas dezakegu eta aurretik esan bezala arazoa goiz hartuta konponbide ezin hobea bila genezake. Espero dugu talde moduan lan kooperatibo egoki bat gauzatzea eta hemendik aurrera denak eroso egotea lanean.  





No hay comentarios:

Publicar un comentario